XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Horiek hori esaten badute pentsatzen nuen nik bazekiat egia zer ez den)....

Euskal Herria ekiten zuten .

Eta ideiak borobiltzekotan, etorkizko bikote gogoangarri hura: .

Amonatasun bitxi horrek barregura galanta ematen zidan.

Baina... brometan ibiltzerik ez zegoen: Eibarren Abenduaren 4ean zauritutakoa, hil egin zen.

Heriotza hori senditu egin omen zuen Gipuzkoako gobernariak.

Baina sendimendu horrek ez zion Pérez Jauregi gazteari bere bizia itzuli.

Abenduaren hamarrean, eguerdi irian, izeba Emili agertu zen gure etxera.

Ezkizutik aldegin genuenez geroztik, Martitxipienera bildu ohi ginen Arraizatarrok Eguberriz; eta gure izeba Gabon-gaueko afariari buruzko xehetasunak zehaztea omen zetorren.

Omen esan dut; zeren-eta hizketa-gaia berehala aldatu baitzen bestetara: - Zer diok orain, Hilayo?- galdetu zion aitari.

- Zer nahi dun ba esatea? - Orain garbi geldittu duk.

Gutarrak dittuk horiek erroetaraño.

Ala ez? - Nor? - Burgosko neska-mutillok!.

Gure aita isildu egiten zen normalean horrelako kinketan.

Geroxeago, halaz ere, amore egin nahi ez balu bezala, atzera egiten zuen: (...).